XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gizonaren lagunakHeuren artean guztiz ondo ez konpondu arren
Maitasun eta sentimendu gehiago agertzen du zakurrak; berekoikeriarik gabe jokatzen du.
Katua, aitzitik, berekisago bizi ohi da.
Zerbaiten beharrean aurkitzen denean bakarrik agertzen da lausenguka: esan daiteke, berekoikeriak gidatzen dituela haren mugimendu guztiak.
Zakurraren eta katuaren artean gonbarazioak egiten ari gabe, jakina da, zakurra gizonaren adiskide leiala dela.
Bere nagusia ikusi orduko, isatsa mugitzen du, eta begiak argitzen zaizkio.
Beste animaliarik ez bezala alaitzen da nagusia ikusteaz.
Zakurren artean ikusi izan diren gertaera guztiz xarmantak ezagunak dira.
Alpes-etako mendietan bada monastegi bat: Bernardo Santuaren monjeena.
Txit handia zen.
Metro eta erdi goi, eta larogeita hamar kilo zen.
Zezen batena zirudien haren lepondoak.
Hankak lodi eta sendoak zituen; buruak, adarrik gabeko behi batena zirudien; belarriak, berriz, zabal eta eroriak; begiak handiak, begiratu ezti eta maitakorrekoak.
Ile motza zedukan, ia kizkurra, laranja kolorekoa, eta mantxa beltzak buruan.
Beldurgarria zen urrundik ikusirik; hurbiltzerakoan, haurrekin jolas egin behar izaten zuen; jotzen bazuten ere, ondo hartzen zituen.
Bihotz zabalekoa zen, eta egite handienak egin zituen bere bizitzan.
Bidariren bat galtzen bazen edo arriskuren batean aurkitzen, zakurra han joango zitzaion laguntzera.
Behin batez,
Hotzak erkitua zegoen haurra.
Ez zen itzarriko ere seguruenik.
Barry, haurra ikusi bezain laster, hurbildu zitzaion, milizkatu eta ondoan jarri zitzaion berotzekotan.
Haurra esnatu zen.
Haseran izutua zegoen; baina ez ziola kalterik egingo berehala ikusi zuen, maitekiro milizkatzen bait zuen.
Egiten zizkion keinuez, bizkarrean eraman nahi zuela igerri zion haurrak
Igo zitzaion ba, zaldixko baten gainera bezala, eta monastegira iritsi zen, fraideak zur eta lur utzirik.
Hein batetan, animalia zibilizatua da zakurra.